XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, gehienetan kontrako joera nagusitzen da.

Beren indar guztiekin saiatzen dira bizidunak beren hildakoaren izpirituari eusten, auzo inguruan egon dadin.

Oso maiz etxean bertan lurperatzen dute gorpua, bertan eduki dezan bere bizileku iraunkorra.

Etxeko jainko bihurtzen dira hildakoen izpirituak; eta familiaren bizitza eta oparotasuna haien laguntzatik eta onginahitik daude.

Hiltzean ez alde egiteko eskatzen zaio senitartekoari.

Beti maite izan zaitugu, geure kuttuna izan zaitugu dio Tylor-ek jasotako kanta batek, eta luzaroan bizi izan gara elkarrekin teilatu beraren pean.

Ez ezazu utz orain!

Zatoz zure etxera!

Zuretzat garbitu eta txukundua dugu; eta hementxe gara zuk beti maite izan gaituzunok; jarrita daukazu arroza; eta ura; zatoz etxera, zatoz etxera, zatoz berriro gugana.

Hortik begiratuta, ez dago alde funtsezkorik pentsaera mitikoaren eta erlijiozkoaren artean.

Biek dute beren sorburua giza bizitzaren oinarriko fenomeno berberean.

Ez daukagu giza kulturaren garapenean puntu finkorik, hortxe mitoa bukatu eta erlijioa hasten dela esateko.

Elementu mitikoekin hertsiki lotuta eta horiek alderik alde zeharkatuta dago erlijioa bere historia osoan.

Bestalde, mitoak, bere forma gordinen eta garatugabeenetan ere, baditu gai-zio batzuk, nolabait geroagoko erlijiozko ideal garaiagoak aurreratzen dituztenak.

Erlijio potentziala da mitoa bere hasiera-hasieratik.

Etapa batetik bestera garamatzana ez da pentsamendu-krisi bat-batekoren bat, ezta sentimendu-iraulketaren bat ere.

Henri Bergson, bere Les deux sources de la morale et de la religion liburuan saiatzen da, saiatu, guri burura sartzen, kontrakotasun gaindiezina dagoela berak erlijio estatikoa eta erlijio dinamikoa deitzen dituenen artean.

Horrek dioenez, presio sozialaren emaitza da aurrena; bigarrena ostera, askatasunean dago oinarrituta.

Erlijio dinamikoan ez diogu presioari amore ematen, erakarmenari baino, erakarmen horren bidez hausten ditugu (...)